Nafarroako piperrak / Pimientos del piquillo

Asteburu hau berezia izan da. Gure etxean betidanik amamak piperrak eta tomatea potoetan egiten zuen. Baina gure aitite gurekin ez dagoenetik ez dago ez piperrik ez tomaterik etxean, beraz.... Garai batean gure aitak Lodosa partetik latatan piper itzelak ekartzen zituen. Aita gure etxeko mokofina da, eta berak irakatsi izan dit niri ere, ez dakit onerako ala txarrerako izan den, nahiko kritikoa bainaiz jaterako orduan, eta asko kostatzen zait ondo jaten den lekua topatzea. Baina aitak ekartzen zituen piperrak egiten zituen familiak hauek egiteari utzi zion eta.............berriz ere piperrik gabe. Baina aurreko ostiralean aitak saku bete piper gordin ekarri izan zuela esan zidan. A ze poztasuna!!! Larunbatean goizean-goiz esnatu eta amamarengana abiatu nintzen. Kiloak eta kiloak zeuden.............larregi!!! Baina piperrak egiterakoan asko gutxitzen dira.

Lehenengo banaka frijitu (goiz osoa), gero zuritu eta txikitu. Hotzitzen utzi, eta gaur goizean botetan sartu (olio txorrotada batekin), maria bainuan 2 orduz egosi eta uretan bertan hotzitzen utzi. Guztira 12 bote egin ditugu, hori bai ordu luzeetan lan egin ostean, baina merezi izan du..............Zoragarria, ezta?



Este fin de semana ha sido especial. Mi amama siempre ha embotado tomate y pimientos, pero desde que mi aitite no está con nosotros en casa no hay ni tomate ni pimientos.........por lo tanto, durante un tiempo, mi aita, el sibarita de la familia y el que me ha enseñado a apreciar la calidad, nos traía unos fabulosos pimientos del piquillo de la zona de Lodosa.

Pero la familia que embotaba los pimientos cerró.

Sorprendentemente...........el viernes pasado mi aita trajo un saco de pimientos del piquillo que le habían regalado (y qué pimientos!!). El sábado amanecí prontito para ir a donde amama (qué ilusión), cuando vi el saco....Vaya saco!!! Demasiados!!! Pero los pimientos merman muchísimo.

Primero freirlos, luego pelarlos, después hacer tiras y dejar enfriar. Al día siguiente...meterlos en botes con un chorrito de buen aceite, poner los botes al baño María durante dos horas y dejarlos enfriar en el mismo agua.

Hemos hecho unos 12 botes en total, eso sí, tras largas horas de trabajo...pero ha merecido la pena....maravilloso ¿verdad?



A ZELAKO ITXURA EZTA? Eta pena da ezin usaindu ezin izatea..........hori bai paradisua

¿VAYA PINTA VERDAD? Y la pena es que no se puedan oler....eso sí que es un paraíso