Intxaursaltsa

Azken bi asteburu hauek unkigarriak izan dira euskaldunontzat, edo gutxienez niretzat. Alde batetik, bertsolaritza txapelketan Maialen Lujanbioren garaipena eta, saioa bera, eta bestetik, atzoko egunkariaren aldeko manifestaldia Bolbon. Egia da ni oso negartia naizela, eta are gehiago gabon garaian, baina atzoko manifestaldia gugana gerturatzen zenean sentitutakoari ezin diot hitzik jarri, malkoek den-dena adierazten zuten. Han geunden milaka lagun, ideologia guztien gainetik, sinesmen guztien gainetik, bat eginik euskaraz argitaratxen zen egunkaria bultzatzen. Itzela izan zen atzokoa, benetan itzela!!! Baina ze hotza, berotzeko modurik ez zegoen. Hau aldez aurretik genekienez, intxaursaltsa prestatu nuen bazkaltzeko. Intxaursaltsa Euskal Herriko ohiko postrea da, nahiz eta gure etxean ezagutu ez dugun, baina ia euskal sukaldaritza liburu guztietan agertzen da, eta abendu hasieratik hau prestatzeko asmoa neukan.

Estos dos últimos fines de semana han sido muy conmovedores para los vascos, o al menos para mi. Por un lado, el triunfo de Maialen lujambio en la final de bertsolaritza, y el recital en sí, y por otro lado, la manifestación a favor del egunkaria, que hubo ayer en Bilbao. Es cierto que yo soy muy llorona, y aún más en épocas navideñas, pero no puedo ponerr palabras a lo que sentí ayer cuando la manifestación se acercaba a nosotros, las lágrimas lo expresaban todo. Ahí estabamos miles de personas, por encima de cualquier ideologia, por encima de cualquier creencia, unidos para apoyar a un periódico que se publicaba en euskara. Fue tremendo lo de ayer!!! Pero qué frio, no había modo de entrar en calor. Pero como ya sabíamos esto de antemano, preparé intxaursaltsa para comer. La intxaursaltsa es un postre tradicional de Euskal Herria, aunque en mi casa nunca se ha comido, pero aparece en casi todos los libros de cocina vasca y desde principio de diciembre estaba con ganas de prepararlo.



OSAGAIAK:
  • 400 gr de nueces picadas de calidad
  • 2 l de leche entera
  • 200 gr azúcar
ELABORAZIOA:
  1. Poner todos los ingredientes a hervir
  2. dejar hacer a fuego lento hasta que se espese la leche
Postre hau, epel zein hotz jan daiteke. Intxaurra ez da ez gehiegi ez gutxiegi txikitu behar, niri zati txikitxoak nabaritzea gustatzen zait, baina intxaurra egostean biguntzen denez, hau irabiagailuarekin eragin datiteke, eta gero txinotik pasatu, natilla lodi baten modukoa lortzeko, argazkian ikus daiteken moduan. Intxaursaltsa errezeta batzuk kanela, limoia, laranja eta ogia erabiltzen dute, nire kasuan intxaurra beraren zaporeak menperatzea nahi dut, eta honengatik ere azukre gutxiago jartzen diot. Prestatzeko etxeko esnea erabili nuen, izan ere, erriberako merkatuan nekazariek betetzen duten makina horietakoa jarri dute, eta Euskal Herriko primerako esnea ematen du, banatze sistema alde batera utziz. Hona hemen esnearen argazkia.

Este postre se puede tomar bien templado o bien frío. La nuez no debe estar ni demasiado ni poco picada, a mi me gusta sentir los trocitos pequeño, pero como la nuez se ablanda cuando se cuece, se puede pasar por la batidora y luego por el chino, consiguiendo así una especie de natilla de nuez con textura rugosa, como se puede apreciar en la foto. Algunas recetas de intxaursaltsa utilizan, canela, limón, naranja y pan, en mi caso, busco que predomine el sabor de la propia nuez, y por eso mismo le pongo menos azúcar. Para prepararla utilicé leche de casa, de hecho, en el mercado de la ribera han puesto una de esas máquinas que las llena con leche el propio ganadero, y ofrece leche de aquí y de primera calidad, saltandose el sistema de distribución de la misma. Aquí teneís la foto de la leche.