Eramateko bazkaria / Comida para llevar





Askotan galdetu izan didate etxetik kanpo bazkaldu behar dudanean ia zer egiten dudan, eta beti erantzun bera ematen dut: tupperra eramaten dut. Bai! oso zaila izaten da Bilbotik kanpo menu barazkijalea duen jatetxea aurkitzea, gehienetan ez dut joateko astirik eta gainera ez zait bakarrik bazkaltzea gustatzen. Aurreko urtean egunero ikastolan bazkaltzen nuen, beraz, mikrouhin labean berotzen nuen nire bazkaria, baina aurten oso gutxitan bazkaltzen dudanez etxetik kanpo, berotu behar ez diren jakiak eramaten ditut ez bainaiz mikrouhin labearen lagun.

Nik nire Myanmarreko tartera eramaten dut. Duela urte pare bat Vietnam eta Laosen, mundu guztiak honelako tartera bat zeramatzatela ikusi genuen, eta orduan nire aitari ekarri genion opari. Ihaz, aitaren inibidiaz eta niretzat bat erosi ez izanaz damututa, Myanmarren bat erosi nuen, eta lanean bazkaldu behar dudanean nirekin eramaten dut. Nireak hiru erretilu ditu, baina badaude erretilu gehiago ala gutxiagorekin ere. Asian umeek eskolara eramaten dute eta langileek lanera, ba nik institutora, eta ez dakizue zelako arrakasta duen.

Gaurko menuan entsalada eta fruta.

A menudo me han preguntado a ver cómo me las arreglo cuando tengo que comer fuera de casa, y siempre contesto que llevo mi tupper. Si! Es muy dificil encontrar un restaurante donde ofrezcan un menú vegetariano fuera de Bilbao, la mayoría de las veces no tengo tiempo de ir y además no me gusta comer sola. El año pasado comía en la ikastola todos los días, y calentaba mi comida en el microondas, pero este año como no como habitualmente en el trabajo, llevo alimentos que no se deban calentar, puesto que no soy muy amiga del microondas.

Y llevo mi tartera de Myanmar. Hace un par de años en Vietnam y en Laos vimos cómo todo el mundo llevaba una de estas tarteras y le trajimos una de regalo a mi aita. El año pasado, con envidia de mi aita y arrepentida de no haberme comprado una para mi, me compré una en Myanmar, y cuando tengo que comer en el trabajo la llevo conmigo. La mía tiene tres recipientes, pero también las hay con más o menos recipientes. En Asia los niños la llevan a la escuela y los trabajadores al trabajo y yo aquí la llevo al instituto, y no veaís qué éxito.

En el menú de hoy ensalada y fruta.

OSAGAIAK:
  • 1 bolsa ensalada individual con remolacha
  • setas salteadas
  • queso roquefort
  • huevo cocido
  • sésamo
  • aceite
  • sal
  • vinagre



Gezurra badirudi ere, zizen azpian arrautza, gazta eta sesamoa dago. Mermelada pote txikian binagreta prest eramaten dut eta honen ondoan dagoen pote berdean belar gatza. Sarritan arroza eta pasta gehitzen diot, baina gaur goizean izaren artean oso gustora nengoen sukaldean aritzeko moduan.

Aunque parezca mentira, debajo de las setas se puede encontrar el huevo cocido, el queso y el sésamo. En el bote de mermelada pequeño llevo la vinagreta preparada y en el otro bote verde que está al lado de la vinagreta, llevo sal de hierbas. Habitualmente le añado arroz o pasta, pero esta mañana se estaba muy agusto entre sábanas como para enredar en la cocina