IRAN BETIRAKO BIHOTZEAN / IRAN, SIEMPRE EN EL CORAZÓN


Ba nago bueltan. Beste behin ere triste bueltatu naiz. Bidaietan hainbeste jende ezagutzen dut eta hainbeste experientzia bizi ezen buelta oso gogorra egiten zaidan. Badakit sentiberegia naizela, baina orain sentitzen dudan hau da, hain zuzen ere, bidaietan bilatzen dudana, nire barneak astintzea bilatzen dut, buruan zein bihotzean.

Ya estoy de vuelta. Una vez más he vuelto triste. Durante los viajes conozco tanta gente y vivo tantas experiencias que la vuelta se me hace muy dura. Ya sé que soy demasiado sensible, pero es precisamente lo que siento ahora lo que busco cuando viajo. Busco experiencias que me muevan por dentro, tanto en el corazón como en la cabeza.

Iraneko jendea harrigarria da, abegikorra, zintzoa, sanoa, jatorra... eta ez dakit zenbat adjektibo gehiago gehi nezakeen. Beraien etxeetan ostatu eman digute, beraien etxeetan bazkaltzen eman digute, gure laguntasuna bilatu izan dute, egunero kaleko jendearekin hitz eta pitz ibili izan gara, beraiekin tea hartu izan dugu eta ezin izango genituzke zenbatu izan ditugun gonbite guztiak, benetan ikustekoa.

La gente en Irán es alucinante, hospitalaria, honesta, sana, maja...y no sé cuantos adjetivos más podría añadir. Nos han acogido en sus casas, nos han dado de comer, han buscado nuestra amistad, día a día nos han parado en la calle simplemente para charlar, hemos tomado el té con ellos y son incontables todas las invitaciones que hemos tenido, verdaderamente algo para verlo.

Eta, nola ez? Beraien kulturara gerturatu gara eta gastronomiari buruz ere izugarri ikasi izan dugu. Pertsiar gastronomia oso berezia da. Belar eta lore ugari erabiltzen ditu baina osagaien zaporea oso ondo errespetatuz. Ogiak garrantzi handia du Iraneko mahaietan, beraz, honi sarrera oso bat dedikatu beharko diot.

Y ¿cómo no? Nos hemos acercado a su cultura y hemos aprendido mucho de su gastronomía. La gastronomía persa es muy especial. Utilizan muchas hierbas y flores, pero respetando siempre el sabor original de los ingredientes. El pan es muy importante en la mesa iraní, por lo tanto le dedicaré un post en otro momento.

Iraneko gastronomiari buruz jakiteko etxeetan bazkaldu behar da. Izan ere, oso jende gutxik jaten du etxetik kanpo, eta beste herrialdeetan gertatu izan den moduan, hemen ere fast-food madarikatuak arrakasta handia izan du, beraz, pizza, kebab,hanburgesa eta horrelakoak izaten dira aukera bakarra. Imajina ezazue barazkijalea izanik zein zaila den.

Para conocer la gastronomía Iraní hay que comer en sus casas. De hecho, muy poca gente come fuera de casa, y al igual que en otros paises, aquí también el fast-food ha tenido mucho éxito, por lo tanto, las pocas opciones para comer son pizza, hanburgesa, kebab...imaginaos qué difícil es ser vegetariana en Irán.

Iraneko etxe gehienek espazio zabal eta handi bat dute, alfonbraz estalia, beraz, ortozik ibiltzen dira etxean zehar. Otorduetan mantela lurrean jarri eta honen inguruan bazkaldu egiten da. Erabiltzen dituzten tresnak ere bereziak dira ez baitute labana erabiltzen, soilik goilara eta sardezka erabiltzen baitute.

En la mayoría de las casas iraníes nos encontramos con un gran espacio diáfano cubierto de alfombras, así que andan descalzos por la casa. En las horas de las comidas, se pone un mantel sobre la alfombra y se come al rededor de éste. Los utensilios que utilizan para comer son curiosos, ya que no utilizan el cuchillo, sólo utilizan la cuchara y el tenedor.




Persiako sukaldaritzan oilazkoa, bildoskia, arroza, barazkiak, egozkariak, yogurra eta ogia dira gehien erabiltzen direnak. Chelou edo polou esaten zaio arroza egiteko bi erei, lehenengoa arroz egosia izanik eta bigarrena laban eginikoa. Espesie asko dituzte eta hauekin batera loreak eta fruitu lehor zoragarriak ere.

Los productos principales de la cocina persa son el pollo, el cordero, el arroz, las verduras, las legumbres, el yogur y el pan. A los dos modos diferentes de preparar el arroz se les llama "chelou" o "polou". La primera se trata de arroz cocido y la segunda, un arroz hecho en el horno. Tienen una infinidad de especias, flores y frutos secos.




 
Goizeetan, eztia, gazta, datilak, olibak eta mermelada hartzen dute ogi fresko eta tearekin batera.Baina beraiek gustoko dituzten mermeladak oso ezberdinak dira

 
Por la mañana desayunan con miel, queso de untar, dátiles, aceitunas y mermelada junto con pan y té, pero les gustan mermeladas muy diferentes a las nuestras.

 
Bazkal orduan arroza haragiarekin eta barazkiekin jaten dute, eta zoritxarrez barazkijaleok aukera gutxi izaten ditugu, baina gutxienez berenjena ugari erabiltzen dute eta badago oso ona den plater bat, "kashan bademjan", berenjena errea hango gazta krema batekin. Honez gain, ia leku guztietan dute oso ona den zopa, "shuli". Zopa hau barazkiz egindakoa da.



Al medio día, generalmente comen arroz con carne o veduras, y desafortunadamente los vegetarianos no tenemos muchas opciones, pero afortunadamente utilizan mucha berenjena y tienen un plato exiquisito: "kashan bdemjan" berenjena asada con un queso crema del país. Además de este plato en casi todas partes se puede encontrar una zopa de verduras llamada "shuli", que es espectacular.

 
Beste herrialde islamiarren moduan, Iranen ere oso gozozaleak dira, hau dela eta gozokien ekoizpena itzela da. Nik gutxi batzu frogatu nituen, denak frogatzeko hilabete pare bat behar izango bainituzke.

Kerman aldean "colompe" izeneko galleta bat egiten dute, eta galleta hau datilez egindako krema batekin beterik dago.

Al igual que en otros países islámicos, en Irán adoran los dulces y es por esto que la producción de dulces es enorme. Yo he probado algunos pocos, ya que para probarlos todos necesitaría un par de meses por lo menos. En la zona de Kerman producen una galleta rellena de una crema de datiles llamada : "colompe"




Shirazen "falude" izeneko sorbete bat egiten dute, benetan berezia. Arroza irinaz eginiko fideoz egindako sorbetea da, zoparen antza du baina zopa hau larrosa urez eta limoi zukuz egiten da, eta benetan harrigarria dela. Arratsaldeetan iraniarrak gozokien bila joaten dira, gero familiakoekin jateko.

En Shiraz es típico un sorbete muy peculiar llamado "falude". Es un sorbete hecho con fideos de arroz, de apariencia similar a una sopa hecha de agua de rosas y zumo de limón y es realmente sorprendente. Los iranís lo adoran y salen a la tarde a tomar falude junto con sus familia.

 
Honez gain, badute erromerietan jaten den kotoi larrosa horren antzeko bat, baina hau baino hobea oraindik ere. Bere izena ahaztuta daukat, izan ere, familia batek eman baitzigun probatzera.

Además de esto, tienen una especie de algodón como ese de azúcar que se come en las romerías, pero es aún mejor que éste. No recuerdo su nombre ya que nos lo dio a probar una familia y no lo pudimos comprar.




Gozoez gain, teak garrantzi handia du iraneko gizartean, hau baita harremanak egiteko biderik nagusiena. Ia leku guztietan sambar izeneko tresna bat aurki daiteke. Tresna honek ura bero mantentzen du ontzi batean eta ontzi honen gainean teontzia jartzen dute, hau beheko ur beroaren lurrinaz beroa manten dezan. Goiko teontzian tea eta ur beroa jartzen dute eta honetatik tea zerbitztzerakoan oso ilun egotekotan, beheko ontziko ur bero pixka batekin bete egiten dute. Noski iraniarrek tea leku guztietara eramaten dutenez, maiz termoak tresna hau ordezkatzen du, eta edozein leku zein momentu da egokia lagunen artean tea hartzeko. Hori bai, azukre koxkorra ahoan jartzen dute eta pixkanaka tea edaten joaten dira, azukrea hortz artean duten bitartean desegin dadin.



Ademas del dulce, el té tiene gran importancia en la sociedad iraní puesto que es un modo de socializar. En casi todos los sitios se puede encontrar un aparato llamado sambar. Este aparato mantiene el agua caliente en un recipiente, y sobre este recipiente se deja reposar la tetera que se mantendrá caliente gracias al vapor del recipiente de abajo. En la tetera de arriba se pone el té y el agua caliente y a la hora de servir el té de la misma, en caso de que el té esté muy oscuro, se rellenará la taza con agua del recipiente de abajo. Por supuesto los iranís llevan el té a todas partes, y amenudo el termo sustituye al sambal y cualquier sitio o momento es perfecto para tomar un té. Eso sí, se colocan el terrón de azúcar en la boca y poco a poco van bebiendo el té para que el terrón que tienen entre sus dientes se vaya deshaciendo.



Baina iraniarrak ez dute teaz soilik bizi (bueno ia-ia), beste edangarri bitxi batzuk ere aurki daitezke. Alkohola debekaturik dagoenez, alkoholbako garagardoa edaten dute eta hau fruta zaporezkoak dira. Argazkian ikus daitezkenak limoi eta granada zaporea dute, baina askoz gehiago aurki daitezke.

Baina badago oraindik gehiago edaten duten edari bat "dugh" izena duena eta yogur likido, gazi bat da. Gatza eta mentaren zaporea du eta oso bizia. Hasiera batean ez nuen bat ere gustoko izan, baina hau edaten nuen einean gustokoago nuen.



 

Pero no solo de té vive el Iraní (bueno casi), sino que también se pueden encontrar otros bebibles la mar de curiosos. Como el acohol está prohibido beben cerveza sin alcohol, pero con sabores a frutas. Las que se pueden ver en la foto son de granada y limón, pero se pueden encontrar muchas más.

Pero hay otra bebida que es aún más consumida y se llama "dugh". Es un yogur líquido y salado con sabor a menta y sal. En un principio no me gustó demasiado, pero cuanto más bebía más me gustaba.


Bueno, egia esan oso zaila izango litzateke ikusi izan dudan guztia sarrera batean azaltzea, baina hemen dituzue, aurreko guztiaz gain, ikusi ditudan beste bitxikeri batzuk.

La verdad es que sería muy difícil exponer todo lo que he visto en una entrada, pero aquí teneís, además de lo ya expuesto, algunas curiosidades.



Txokolate pixka bat jateko gogoekin? Ba tak-tak batekin egina dago.

¿Ganas de un poco de chocolate? Pues con un tak-tak todo hecho.



Indarge sentitzen zarela? Arazorik ez, doping iraniarra bikaina da, fruitu lehorrak eztiarekin eta listo.


¿Que te sientes sin fuerzas? Ningún problema, el doping iraní es perfecto, frutos secos con miel y listo.



Gazte guztiek jaten zutek arto hau, bai, artoa, perretxiko, mahonesa eta espezieak zituen. Nik frogatu beharra neukan, eta a zelako sorpresa. Bero-beroa eta bizi-bizia, baina primerako txarrikeria.

Veía como todos los jóvenes comían este maíz, sí, maíz, champiñones, mahonesa y especias. Yo lo tenía que probar y vaya sorpresa. Calentito y saladito, pero una guarrindongada de primera.



Eta beti bidaietan aurkitzen ditudan hizkuntz berezitasunak. Hona hemen duzue galletak eta gozoak egiten zituen denda batetako txartela. Yazd-en aurkitu genuen, argazkia atera nezakeen galdetu eta han amaitu genuen denda barruan galletak eta tea jaten beraiek lan egiten duten bitartean eta gurekin beraien denbora konpartitzen zuten bitartean.

Y peculiaridades que encuentro en todos los viajes. Aquí teneís el cartel que encontramos en la entrada de un obrador de galletas y dulces. Lo encontramos en Yazd, pregunté a ver si podía sacar fotos y allí terminamos comiendo galletas y tomando té mientras ellos trabajaban y compartían su tiempo con nosotros
.