LARANJA BÁBOVKA / BÁBOVKA DE NARANJA



Egun grisa da Bilbon, egun astun horietakoa. Sargoria da nagusi, hezetasunak ekartzen duen sargoria. Dagoeneko eguzkia ikusteko irrikitan gaude ekainak zortzi honetan. Ni behintzat horrela sentitzen naiz. 

Ikasturtearen bukaeraren argia agertzen ari da, eta baita nekea ere. Egunero Santutxura gora eta behera, gora eta behera egiteak neke handia sortzen du. Hala da bai, eguneroko ibilbideak sekulako abaildura eragiten dit, eguneroko ibilbidea, egunero luzeago eta zama handiagokoa iruditzen zait. 

Eta askotan galdetzen diot nire buruari, nora daramakit ibilbide neketsu honek? Ez dakit. Ez dut erantzunik. Dakidan gauza bakarra bideak berak eramango nauela eta helmugara helduko naizela da. Ea helmuga zein den? Batek daki!!! Hori da bidearen xarma, ezjakintasuna.

Benetan primeran dakidana da, sukaldea beti hor egongo dela. Ez dakit blogak zenbat iraungo duen, izan ere, sarritan suertatu zait blog batetatik hartzen nuen errezetara jotzea eta dagoeneko blog hori desagertu izana. Orduan bai pena!!! Zapore, usain, testura baten oroitzapen betirako gorde egiten dut baina, errezeta betirako galdu. 

Horregatik, hainbatetan kopiatu izan dudan errezeta hau ekartzea erabaki dut. Inoiz, blogaren jabeak bere bidean nekatsen baldin bada, nik bere errezetarekin egingo dut nire bidea.

Hoy es un día gris en Bilbao, uno de esos días plomizos. Reina el bochorno, el bochorno húmedo. Ya estoy deseando de encontrarme con el sol. Al menos, así me siento.

Ya ha empezado a aparecer la luz del fin de curso, y también el cansancio. Subir y bajar, subir y bajar a Santutxu cada día produce mucho cansancio. Sí, así es, el camino diaro me provoca gran hastío, el camino diario, me parece más largo y cargante cada día.

Y, a menudo me pregunto, ¿a dónde me lleva este camino tan cansino? No lo sé. No tengo la respuesta. Lo único que sé es que será el propio camino el que me lleve y, llegaré a la meta. Y que, ¿cuál es la meta? Quién sabe!!! Ese es el encanto del camino, el desconocimiento.

Lo único que sé con certeza es que la cocina siempre estará ahí. No sé cuánto durará el blog, de hecho, no sería la primera vez que recurro a la receta de un blog y encontrarme con que el blog ya no existe. Entonces sí que siento pena!!! Me quedo con el constante recuerdo de un sabor, un aroma, una textura... pero, pierdo la receta para siempre.

Es por eso que he decidido subir al blog esta receta que tanto copio. Y si algún día la dueña del blog se cansa en su camino, yo seguiré el mío con su receta.

Ni ez naiz bizkotxo zalea, oso aspergarria iruditzen zait, baina hau, beste gauza bat da. Zaporea zein textura bikaina du.

Yo no soy muy aficionada a los bizcochos, me resultan aburridos, pero este, es otro tema. Tanto el sabor como la textura son espectaculares.

OSAGAIAK:
  • 300 gr harina
  • 250 gr azúcar
  • 250 gr mantequilla pomada
  • 250 gr quark
  • 4 huevos
  • 16 gr levadura
  • 1 naranja (ralladura y zumo) 
 ELABORAZIOA: 
  1. Precalentar el horno a 180º
  2. separar claras de yemas
  3. montar las claras 
  4. montar yemas y azúcar
  5. añadir la mantequilla
  6. agregar el zumo y la ralladura
  7. añadir el quark
  8. incorporar el harina con la levadura
  9. integrar las claras suavemente con una lengua de gato 
  10. hacer en un molde estilo corona, sobre la rejilla, durante 40-50 min
  11. templar en el molde
  12. enfriar en una rejilla